Oñatiko udala

Joseba Sarrionandia, Garazi Hach Embare eta Felix Zubia izango dira Esperientzia gelako hurrengo hizlariak

2023/01/04
Card image cap
Lehen hiruhilabeteko balorazio positiboa egin du Goienagusik

  Udaleko Hezkuntza departamentuak eta Goienagusi elkarteak abiatu zuten Oñatiko Esperientzia gelak lehen hiruhilekoa osatu du, balorazio oso positiboa jasoaz. Urritik abendu amaierara bost hitzaldi eta jarduera osagarri bat egin dira. Hizlariak, oro har, maila oso onekoak izan dira eta herritarren parte hartzea ere oso ona, bereziki, lehen hitzaldian.

  Egitasmoak aurrera jarraituko du eta ondorengo hiru hitzaldiak zehaztu dira jada: urtarrilaren 18an, Joseba Sarrionandia idazleak kolonialismoari eta globalizazioari buruzko gogoetan partekatuko ditu; otsailaren 1ean, Garazi Hach Embare saharar-euskaldunak Mendebaldeko Saharako gatazkari buruz berba egingo du; eta otsailaren 15ean, Felix Zubia medikua minbiziaz arituko da. Esperientzia Gelaren bigarren hiruhilabeteko programaren aurkezpena asteazkenean, urtarrilaren 11an egingo da udaletxeko areto nagusian (10:00).

  Oñatiarrok herrian izango diren hitzaldietarako sarrera doan dute eta Arrasaten eta Bergaran antolatutakoetara ere joan daitezke, beti ere, Goienagusiko bazkide eginda. Goienagusiko bazkide izateko 55 urte beteta eduki behar dira eta dagokion kuota ordaindu. Urtarriletik urrira artekoa 56 euro da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!