Joseba Baseta Telleria arrazolatarrak irabazi du Bizkaiko gazta txapelketa
2018/09/17
Atxondon bizi arren, urteak eman zituen Oñatin eta Aloña Mendiko pilotaria da egun
Ama oñatiarra duen Joseba Baseta gazteak Bizkaiko gazta txapelketa irabazi du asteburuan. Atxondoko Axpen egin zen txapelketa larunbatean, eta Basetaren gaztak puntuaziorik altuena lortu zuen. Hirugarren aldia zen Basetak Bizkaiko gazta txapelketan parte hartzen zuela. Lehenengoan bosgarren geratu zen, iaz bigarren eta aurten berak jantzi du txapela.
Joseba Baseta Telleriak urteak egin zituen Oñatin bizitzen eta oraindik harreman estua du herriarekin. Aloña Mendiko pilotaria da egun, eta familiartekoak ere bertan dauzka.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!