Oñatiko udala

Joseba Arregiri hirugarren gradua kendu izana salatzeko manifestazioa egingo da bihar, Sarek deituta

2022/11/25
Card image cap
Gaiaz adostutako adierazpen instituzionalaren berri eman zen atzoko Osoko Bilkuran

  Pasa den otsailaren 23an hirugarren gradua ezarri zion Joseba Arregiri Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak, eta horri esker eguna espetxetik kanpo egiteko aukera izan du oñatiarrak. Baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak martxoan jarri zuen helegitea onartuta, Arregiri bigarren gradua ezarri eta berriro espetxeratzea agindu du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Horren aurrean, elkarretaratzea egin zen asteartean eta manifestazioa deitu da biharko. Etxerako bidean oztoporik ez! Joseba Arregi etxera lelopean, manifestazioa egingo da bihar, 13:00etan, herriko plazan, Oñatiko Sarek deituta.

  Udalbatzak ere adierazpen instituzionala onartu du aho batez, espetxe-organoek hartutako ebazpenen aurka behin eta berriz errekurtsoak jartzen dituen Fiskaltzaren jokabidea salatuz.Arregiren adinean azpimarra jarri du Udalak, 76 urte baititu eta ia 31 pasa ditu kartzelan. Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu 3. graduan eta baita baldintzapeko askatasunean egoteko ere.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!