Oñatiko udala

Jose Ramon Txintxurretaren argazki bat Aldundiaren 2022ko egutegian

2021/11/09
Card image cap
Aldundiak saritutako argazkia (Arg:JR Txintxurreta)
Azaroa irudikatuko duen argazkia 250 eurokin saritu da

  Gipuzkoa mugimendua gaiaren bueltako argazkiak eskatu zituen Foru Aldundiak datorren urteko egutegia irudikatzeko. 600nen bat argazki aurkeztu ziren eta horietako 13 hautatu zituen epaimahaiak, tartean, Jose Ramon Txintxurreta oñatiarrak bidalitakoa. Sari nagusia, 1.000 euro, Arbil Iciar zarauztarrak irabazi du eta gainontzeko 12ek 250 euroko sari bana jaso dute. Guztien lanak, noski, 2022ko egutegian argitaratuko ditu Aldundiak, sari nagusia lortu duena azalean eta besteak, hilabetez hilabeteko orrialdeetan.

  Jose Ramon Txintxurretaren irudiak planoka berezita eta laino artean bezala, mendi lerro ezberdinak erakusten dizkigu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ez ezik Cantabriako Polanco herriko udalak deitutakoan ere saria lortu du argazkilari oñatiarrak. Kasu honetan, baso irudi bat aurkeztu zuen eta bigarren saria irabazi berri du. Zorionak!

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!