Oñatiko udala

Jose de Azpiazu musika eskolako 50 ikasle eta irakasle Saloura joan dira asteburuan

2019/04/04
Card image cap
Bi kontzertu eskainiko dituzte, musika eskolan bihar eta Salouko pasealekuan igandean

  Hirugarren aldia da Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak Saloura doazela.. Lehen urtean bertako musika eskolakoekin elkartrukea egin zuten, baina orain, oñatiarrek bere kabuz, bi urtean behin egiten duten irteera berezia da. Hala ere, harreman estua dute oraindik Salouko musika eskolako arduradunekin eta horren lekuko, bihar eskainiko duten lehen kontzertua eskolan bertan izango dela.

  Aurtengo bidaiak ere badu beste berezitasun bat, hasieran bidaiatzen zuten gehienak trikitixa eta eskusoinu taldeko musikariak baziren, gonbidapena ikasle guztiei zuzendu zaie aurten eta musika tresna barietate handia osatu da. Ondorioz, eta kontzertuetan ahalik eta talde zabalenak sortu ahal izateko, partiturak moldatu behar izan dituzte. Baina dena gertu dago, bihar goizean goiz Salourako bidean abiatzeko.

  Saloura 14:00tan iristea aurre ikusten zen eta deskantsurako tarte txiki bat hartuta, 17:30tan kontzertua eskainiko dute bertako musika eskolan. Egitaraua euskal musikaz eta bereziki gaztetxoei gustatzen zaien musikaz osatu da, Huntza, Goazen edota Kepa Junkeraren doinuak eskainiko dituztelarik. Kataluniari ere keinu egingo zaio Lluis Llachen Agure zaharra joaz. Larunbata Port Aventuran emango dute oñatiarrek eta domekan, itzulerako bidaiari ekin aurretik, bigarren kalejira-kontzertua eskainiko dute Salouko pasealekuan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!