Jaietarako herritarren lankidetza proposamenak jasotzeko buzoia jarri da

2018/06/14
Card image cap
Jai batzordearen bilera irekia egingo da astelehenean

  Udal ordezkariak hasi dira jada San Migel eta Errosarixo jaietako egitaraua lantzen. Baina zeregin horretan, herritarren parte hartzea ere eskatzen dute. Parte hartzea, elkarlanean eta lankidetzan aritzeko. Horrela ulertzen baitu udalak herritarren partaidetza. Jaietarako ekintza berriak edo moldaketak proposatu nahi dituztenei hartarako gonbidapena egiten zaie, baina hauek aurrera eramateko, antolatzeko eta ekintzen gauzaketan inplikatzeko deialdia ere egiten da.

  Bi bide zabaldu dira herritarren lankidetza sustatzeko. Kultur etxean buzoia jarri da ekarpenen bat egin nahi duenak hartarako aukera izan dezan. Eta posta elektronikoa ere zabaldu da helburu berberarekin. Kasu honetan, proposamenak, honako helbide elektronikora bidali behar dira: kultura. idazkaritza@onati.eus helbidera. Ideiak proposatzeko azken eguna, ekainaren 22a izango da.

  Baina aurretik, astelehenean, jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da Kultur etxean. Proposamenen bat egin nahi duten banakako eta elkarteak bilera ireki horretara gonbidatzen dira, baita laguntzeko gertu dauden guztiak. Jaiak antolatzeko bilera astelehenean, 18:30tan hasiko da Kultur etxean, esan bezala.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!