Jaietarako herritarren lankidetza proposamenak jasotzeko buzoiak jarri dira

2015/06/23
Card image cap

  Udal teknikariak hasi dira jada San Migel eta Errosarixo jaietako egitaraua lantzen. Baina zeregin horretan, herritarren parte hartzea ere eskatzen dute. Parte hartzea, elkarlanean eta lankidetzan aritzeko. Horrela ulertzen baitu udalak herritarren partaidetza. Jaietarako ekintza berriak edo moldaketak proposatu nahi dituztenei hartarako gonbidapena egiten zaie baina hauek aurrera eramateko, antolatzeko eta ekintzen gauzaketan inplikatzeko deialdia ere egiten da.

  Bi bide zabaldu dira herritarren lankidetza sustatzeko. Kultur etxean eta udaletxean, buzoiak jarri dira ekarpenen bat egin nahi duenak hartarako aukera izan dezan. Eta posta elektroniko bat ere abian jarri da helburu berberarekin. Kasu honetan, proposamenak, honako helbide elektronikora bidali behar dira: partehartzea@onati.eus helbidera. Ideiak proposatzeko azken eguna, uztailaren 1a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!