Oñatiko udala

Jai berdinzaleen aldeko kanpaina hasi du Udalak, auzo jaiak hastearekin batera

2022/05/05
Card image cap
Eraso sexisten arreta eta informaziorako telefonoa aktibatuko da bihar eta etzi gauean

  Hasi dira auzo jaiak eta horiekin bat eginez abiatu du jai berdinzaleen aldeko 2022ko kanpaina Udaleko Berdintasun batzordeak. Denon artean, jai parekideez goza dezagun, lanak eta gozamena partekatuz.

  Jaixetan be berdintasunian kartel koloretsuak egin dira eta kaleetan jartzen hasi dira jada. Horrezaz gain, eraso sexisten arretarako eta informaziorako telefono bat aktibatuko da bihar eta etzi, San Miel txikien baitan. Telefonoa 12 orduz aktibo egongo da bai ostiralean eta baita larunbatean ere, 20:00tatik 8:00ak arte. Eraso sexisten aurrean informazioa, aholkularitza eta arreta jasotzeko zerbitzua emango da, bai zuzenean deituta edo idatziz. Telefono zenbakia hauxe da: 688 602 089. Horren berri ematen duten kartelak ere zabaldu dira.

  Jai berdinzaleen aldeko kanpaina San Migelak pasa arte luzatuko da, auzoetako eta herriko jaiak ospatzen direnean indartuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!