Jai batzordeak bilera irekia egingo du berriro uztailaren 7an

2020/06/28
Card image cap
Bitartean, jaiak ospatzeko Eusko Jaurlaritzak zehaztu duen dekretua landuko du hartarako propio osatu den taldeak

  Asteazkenean egin zen Oñatiko jai batzordeak deitutako lehen bilera irekia. Helburua, Oñatiko jaixak nola ospatu daitezkeen adostea zen. Jaixetako ekitaldi ezberdinak antolatu ohi dituzten 8-10 bat eragile eta ordezkarik parte hartu zuten eta denetariko iritziak eman zituzten, jaiak ospatzea zaila ikusten dutenak eta modu berezian moldatuta ekintzaren bat aurrera eraman daitekeela pentsatzen dutenak. Baina denak bat etorri ziren Eusko Jaurlaritzak eta osasun arduradunek zehaztutako protokolo eta jarraibideak bete beharko liratekeela.

  Eragile bakoitzak antolatu ohi dituen ekitaldiak beste era batera gauzatzeko egokitu ahal izango liratekeen eztabaidatu zuten eta hala egitekotan izango lituzketen zailtasunei buruz aritu ziren. Baina normaltasun berrian jai ekitaldiak eta jarduera soziokulturalak antolatzeko Jaurlaritzak kaleratu duen azken txosten mardula ondo irakurri eta zehaztasunez aztertu beharra erabaki zuten guztiek eta horretarako lan taldea osatzea adostu zuten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!