Izaro Elorzak Europako Parlamenduko ezkerreko alderdien kongresuan parte hartu zuen atzo

Europako Parlamentuko ezkerreko alderdiak kongresua egiten ari dira Iruñean eta bertan izan zen atzo Izaro Elorza alkatea, Onaro Oñatiko telekomunikazio operadorearen ingurukoak azalduz.
Europako hainbat herrialdetako eta ezkerreko hainbat alderdietako parlamentariak Iruñean daude, gai ezberdinen inguruko solasaldiak eta mahai-inguruak egiten. Atzo, besteak beste, Subiranotasunak maila lokalean: ekonomia, energia, herriak izeneko mahai-ingurua egin zen, Euskal Herriko tokiko zenbait eredu eraldatzaile ezagutzera emanez. Horretan parte hartu zuen Oñatiko alkateak Onaro herriko telekomunikazio operadorearen esperientzia azaltzen. Izaro Elorzarekin batera izan ziren Onintze Oleaga EH Bilduko udalgintza arduraduna eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!