Oñatiko udala

Izaro Elorza izango da EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetan

2018/12/14
Card image cap
Bihar aurkeztuko dute ofizialki, "Harittu" prozesuaren balorazio agerraldian

  Kultur etxean 13:00tan egingo duen ekitaldian aurkeztuko du ofizialki EH Bilduk, hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendaburua. Azaro amaieran aurreratu bezala, Izaro Elorza Arregi izango da koalizioaren alkategaia. Ez baita beste hautagaitzarik aurkeztu. Gogoratu, azaroan Oñatiko EH Bilduko sektore zabal batek babestu zuela Elorzaren hautagaitza.

  Izaro Elorza Arregi 35 urteko oñatiarra, 2 alaben ama da. Formazioz, telekomunikazio ingeniaria eta proiektu kudeaketan masterra dauka. Egun, MVE enpresan zuzendari teknikoa da. Biharko agerraldian Harittu prozesuaren balorazioa ere egingo du EH Bilduk.

  Harittu prozesuaren baitan Ekintza Plana osatzeko azken bilera irekia egingo da bihar goizean Gaztelekuan, 10:00tan hasita. Diagnostiko fasean egin zen bezala, hainbat eragile eta talde eta elkarte ordezkarirekin bildu ondoren, Ekintza plana zehaztu da baina herritarrekin kontrastatu eta osatu ahal izateko, bilera irekia antolatu du bihar goizerako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!