Oñatiko udala

Itziar Ugartek Espainiako Kritikaren Saria jaso du

2022/04/11
Card image cap
“Gu gabe ere” liburua hautatu dute kritikariek, euskarazko poesia atalean

  Espainiako Kritika Literarioaren sariak jakinarazi dituzte asteburuan, eta, euskarazko lanen artetik, Itziar Ugarteren Gu gabe ere poema liburua eta Kirmen Uriberen “zurdeen aurreko bizitza eleberria hautatu dituzte kritikariek. Bi liburuak Susa argitaletxeak plazaratu zituen, iaz.

  Itziar Ugarte Oñatiko kazetariarentzat lehen poema liburua da Gu gabe ere, idazlearen bizitzan inflexio une garrantzitsuan gertatutakoetatik abiatutako liburua, Itziar Ugartek berak, lana argitaratu eta gutxira azaldu zigunez. Azken lauzpabost urteetan idatzitako olerkiak biltzen ditu saritutako liburuak.

  Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak urtero banatzen ditu sariok, aurreko urtean gazteleraz, katalanez, galegoz eta euskaraz argitaratu ziren lanei aitortza egiteko, bai narrazioan bai poesian. Sariok estatuko lau hizkuntza ofizialetan banatzen diren bakarrak direla azpimarratu zuen Fernando Vall presidenteak. Aurten, elkarteak Valentziako Udalarekin eta Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu ditu sariak.

  Ez da lehen aldia idazle oñatiar batek Espainiako Kritika Saria jasotzen duela, 2009an, Fermin Etxegoienek ere hartu zuen Autokarabana lanarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!