Itziar Ugarte oñatiarrak irabazi du Bergarako Amodiozko Gutunen lehiaketa

2018/02/09
Card image cap
Hilberri den amamari idatzitako gutuna saritu du epaimahaiak

  Bergarako Jardun elkarteak 26. aldiz antolatu du Amodiozko Gutunen lehiaketa. 79 eskutitz aurkeztu dira eta irabazlea, Itziar Ugarte oñatiarraren lana izan da. Hilberri den amamari idatzitako gutuna saritu du epaimahaiak. Lanean erabilitako irudiak eta oroimenaren trataera goraipatu da epaimahaiaren ebazpenean.

  Itziar Ugartek adierazi duenez, abiapuntua orain gutxi hil den amama gogoratuta sortutako hitzak izan baziren ere, fikzioa sartu du gutunean eta berarengandik urruntzen saiatu da. Sorkuntza ariketan amamari idatzi diola onartu du baina haren belaunaldiari keinu eginez. Itziar Ugarte kazetaria da eta egin BERRIA egunkarian lan egiten du bekadun gisa.

  Hilaren 14an, asteazkenean egingo da Bergarako Irizar jauregian XXVI. Amodiozko Gutunen sari banaketa. Lehen saria Itziar Ugarte oñatiarrak jasoko du, bigarrena bi lanen artean banatzea erabaki da eta  Goiatz Labandibar oiartzuarrak eta Nerea Izagirre zumaiarrak jasoko dute. Bergarako onenaren saria berriz, Karmele Uribesalgok jasoko du. Gazteen saria ere ematen da eta hori Zuriñe Etxeberria donostiarrak jasoko du. Epaimahaia, Patxi Larrion idazleak, Ane Labaka bertsolariak, Eñaut Asurabarrena musikariak eta iazko irabazle Eider Perezek osatu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!