Iturrigorriko zelaiak garbitu dira

2023/11/24
Card image cap
Partaidetzazko aurrekontuetako proiektu bozkatuetakoa izan zen

  2022ko Partaidetzazko aurrekontuen prozesuan erabaki zen 500.000 euroko partida zein proiektutara bideratu 2023an eta 2024an. Bozka gehien jaso zituzten 9 proposamenak gauzatzea erabaki zen eta horietako bat da Iturrigorriko zelaiak garbitzea.

  Zelaian eta bidean zeuden sastrakak moztu dira. 3.500 euroko aurrekontua zeukan esku-hartzeak. Udal brigadak egin ditu lanok udal makineriarekin eta, beraz, kostu zuzenik gabe gauzatu da. Urrian egin ziren lanok.

  Iturrigorriko zelaiak garbitzeko proposamenak bozken % 31a jaso zuen, 257, hain zuzen ere eta bozkatuenen artean, bederatzigarrena izan zen iaz burutu zen Partaidetzazko aurrekontuen prozesuan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!