Istripua izan zen Usakon atzo

2022/03/28
Card image cap
Erreka zeharkatzen ari zen gazte batek labaindu eta mokorra eta pelbisa apurtu zituen

  17:30ak inguruan jaso zen SOS Deiak-en larrialdi abisua; Usakon, erreka zeharkatzen ari zen gazte batek min hartu zuela adieraziz deitu zuen lekuko batek. Udaltzainak izan ziren istripu lekura iritsi ziren lehenak eta 28 urteko Oñatiko gizonezko bat kolpe handi bat hartuta, mugitu ezinda zegoela, topatu zuten. Lagunek adierazi zutenez erreka gurutzatzen saiatu zen eta labainduta kolpe handia jaso zuen.

  Ertzainak, suhiltzaileak eta sanitarioak ere bertaratu ziren eta azken horiek egiaztatu ahal izan zuten mokorra eta pelbisa  apurtuta zituela. Besoan ere kolpea omen zuen baina apurtuta edo minduta bakarrik ote zuen ezin izan zuten momentuan zehaztu. Errekan jausitako zauritua suhiltzaileen laguntzaz bertatik atera eta Arrasatera eraman zuten, anbulantziaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!