Irisgarritasuna hobetzeko lana egin du udal brigadak San Juan kalean

2022/11/15
Card image cap
Espaloiaren kota errepide mailara jaitsi du Etxeberrialde baserrirako bide inguruan

  Udaleko brigada taldeak konponketa eta obra zibil txikiak egin ohi ditu eta azkenetakoa, San Juan kalean egin du, irisgarritasuna hobetzeko. San Juan kaleko txaleten azpialdean Etxeberrialde baserrira doan espaloiaren azken metrotan malda txikia egokitu da, espaloiaren kota errepidearen mailara jaitsiz. Espaloiaren amaieran zegoen koska kendu da, gurpildun aulkian doazenek edo ume kotxe batekin doazenek, zailtasunik izan ez dezaten.

  Herrian badira mugikortasun arazoak dituztenentzat oztopo diren hainbat koska eta traba, horiek egokitzeko lanak egiten ari dira. Batzuetan kale edo gune handien irisgarritasun proiektuen baitan jaso eta kentzen dira, beste batzuetan, brigadaren esku-hartze txikien bitartez bideratzen dira, San Juan kalean egin denaren antzera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!