Irisgarritasun Unibertsala Sustatzeko Plan Integrala idazteko dirulaguntza eskatu zaio Eusko Jaurlaritzari

2024/01/17
Card image cap
Kale Zaharra-Otadui zuhaiztiko irisgarritasun plana da Udalak osatu duen azkena
Udalak orain arte egin dituen irisgarritasun planak osatuko lituzke dokumentu berriak

  Herritarren irisgarritasuna bermatzeko helburua duten irisgarritasun planak ez dira berriak udal mailan: 2002an idatzi zen Oñatiko Irisgarritasun Plana eta 17 urte beranduago, 2019an, osatu eta eguneratu zen. Dokumentu berrituan mugikortasun murriztua duten pertsonentzako oinezko-ibilbideak, oinezkoentzako pasabideak eta aparkatzeko gordetako plazak aztertu ziren. Azken urte hauetan gainera, Errekalde, San Lorentzo edota Olakua auzoetan eta kale Zaharra-Otadui zuhaiztiko eremuen plan zehatzak landu ziren, irisgarritasun planak eskaintzen duen ikuspegia baino perspektiba zehatzagoa izateko.

  Irisgarritasun Unibertsala Sustatzeko Plan Integralak tresna edo bitartekoak dira irisgarritasun-baldintzetara pixkanaka egokitzeko. Gainera, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategian zehaztutako printzipioak eta helburuak jasotzen dituzte, horiek ezartzeko ekintza positiboko neurri gisa. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetarako Sailak ekonomikoki lagunduko die toki-erakundeei, Irisgarritasun Unibertsala Sustatzeko Plan Integralak egin ditzaten. Oñatiko Udalak, plan integral hori idazteko dirulaguntza eskatzea erabaki berri du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!