Irazola baserrirako bidea itxi egingo da bihar
Bihar hasiko dira Joxiuena baserritik Ugarkalderako bidea zati batean zabaltzeko lanak. Auzolanean egingo dira. Hala proposatu zuten bide inguruan dauden bost baserritako jabeek eta hala onartu zuen Udalak, dirulaguntza emateko hitzarmenean jaso zenez. Apirileko Osoko Bilkuran onartu zen Joxiuena baserritik Ugarkalde auzoko sarbiderako bide zatia konpontzeko dirulaguntza ematea. Udalak, 8.500 euro jarriko ditu lanak egiteko.
Herritar askok erabiltzen du San Lorentzotik Ugarkaldera doan bidea. Gehienak oinez joaten dira baina autoak ere ibiltzen dira. Bidea estua da eta segurtasuna hobetze aldera, bidea zabaldu eta konpontzera erabaki da. Auzotarrek udan egiteko asmoa azaldu zioten Udalari eta hala hasiko dira, aste honetan. Irazola baserrirako bidea itxi egingo da bihar.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!