"Irati" filmerako soinu banda grabatuko du bihar Ganbara abesbatzak

2022/06/10
Card image cap
Maite Arroitajauregik sortu du, musika onenaren Goya saria iaz jaso zuen eibartarrak

  Lehen aldia da filme baterako musika grabatzen duela Ganbara abesbatzak. Produkzioko arduradunek deitu zieten eta ilusio handiz hartu zuten erronka. Arrazoi ezberdinak tarteko hainbat aldiz atzeratu da grabazio saioa baina, azkenik, bihar egingo da, Donostian, Elkar estudiotan.

  Musikak presentzia berezia izango du Irati filman, abesbatzako zuzendari Aitor Biainek aurreratu duenez, musika asko grabatu behar ei dute.

  Irati Paul Urkijo zuzendariaren lan berria da. Euskal mitologian oinarritutako proiektu epiko bat da eta Erdi Aroko abenturazko film fantastikoa dela aurreratu du zuzendariak. Iaz grabatu zen, besteak beste, Arrikrutzen, eta bertako irudiak ez ezik, bertakoen ahotsak ere izango ditu produkzioak, soinu banda, Ganbara abesbatzak bihar grabatuko duelako, esan bezala. Musika Maite Arroitajauregik, Mursegok sortu du, Akelarre filmean egindako lanagatik, 2021ean musika onenaren Goya saria irabazi zuen eibartarrak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!