Irailera atzeratu da aisialdi ortuen zozketa.

2014/07/23
Card image cap
Prozedura arazoak tarteko, bihar eguerdian egitekoa zen ortuen zozketa irailera atzeratzea erabaki da.

  Autokontsumorako aisialdi orturen bat landatzeko interesa izango luketenei izena emateko deialdia eginda, 167 herritarren zerrenda osatu zen. San Martin eta Torrealde guneen artean zuten preferentzia azaltzea ere eskatu zitzaien eta 101ek San Matinen aldeko hautua egin zuten. Hala, egoitza eta auzune berriaren artean dagoen 3000 metro karratuko orubea ortuetarako prestatzen hasi dira. Inguru horretan 80ren bat ortu moldatu daitezkeela eta horien esleipenerako zozketa biharko iragarri zen baina atzeratu egingo da.

  Prozedura arazo batzuk sortu dira eta baratzeen zozketa irailera atzeratzea erabaki du udalak.

  Gogoan hartu beraz, astelehenean iragarri genizuen aisialdirako ortu publikoen zozketa ez dela bihar egingo. Eskatzaileek, irailera arte itxaron beharko dute orturik izango duten ala ez jakiteko.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!