Irailaren 1ean hasiko dira Oñati Irratiaren emanaldiak
2021/08/30

Saioa 11:30tan hasiko da
Udako oporrak atzean utzita lanean dira Oñati Irratiko kazetariak. Irrati denboraldi berria irailaren 1ean, asteazkenean hasiko da. Merkatu Txikia tartea eskainiko da eta iraileko Kontzejupetik aldizkariaren edukiak aurreratuko dituzte Iñigo Arregi elkarrizketatuta.
Hurrengo egunerako, ostegunerako, Alkatearekin berbetan saioa iragarri dute eta Izaro Elorzarekin zuzenean arituko dira. Entzuleek elkarrizketan parte hartu ahal izango dute, telefonoz deituta (943 782 072), edo aurrez mezua posta elektronikoz bidalita, irratia@onati.eus helbidera.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!