Oñatiko udala

Informazio kartel berriak jarriko dira bidegorrian eta mapa liburuxkak banatuko ditu aldundiak

2018/04/19
Card image cap
Gaur Bizikletaren Mundu Eguna dela-eta antolatu diren ekintzetako batzuk dira

  Bizikletaren Mundu Eguna Gipuzkoako bidegorrien foru-sareari buruzko informazioa hobetu eta dibulgazio ekintzak gauzatzeko probestuko du Aldundiak.  Hala, Gipuzkoako hainbat bizikleta-ibilbidetan informazio-kartel berriak ipintzen hasi dira. Joan-etorriak bizikletaz egitea erraztu eta bidegorrien sarearen erabilera sustatzeko asmoz, Gipuzkoako 8 ibilbidetan informazio kartelak jarriko ditu Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak, tartean, Eskoriatza-San Prudentzio-Bergara eta Oñati elkar lotzen dituen bidegorrian. Kartel horietan, lehen aldiz, ibilbide bakoitzaren guztizko kilometro kopurua, gurutzatzen dituen udalerriak, udalerri batetik bestera dauden kilometroak eta erabiltzaileentzako interesgarria izan daitekeen informazio osagarria emango da. Hara nola, iturriak, atseden-guneak, udalerrien informazio-puntuak, Lurraldebus edo beste garraiobide publikoekin dauden konexioak, monumentuak eta toki turistiko interesgarriak. Kartel berri horietan ere adieraziko da burdinbide berde gisa sailkatuak ote dauden edo burdinbide berde tarteak zeintzuk diren.

  Datozen asteetan jarriko diren kartel horiezaz gain, informazio liburuxkak banatuko dira bidegorrietan. Gipuzkoa inguruko lurraldeekin bizikleta bidez lotzeko bideak jasotzen dituen mapa-libururuxka da. Bizikleta hartu aurretik kontuan izan beharreko hainbat gomendio eta lurralde diferentetako herritarren artean txirrinduari lotutako terminologia partekatzeko hiztegi hirueledun txikia ere jaso da liburuxkan. Halako 2000 ale argitaratu dira eta bizikleta bidez banatuko dira gaur Gipuzkoako foru-bidegorrien hainbat puntutan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!