Informatika laguntzaile lanpostura aurkeztu direnen onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu da

2019/07/09
Card image cap
Erreklamazioetarako epea etzi, ostegunean amaitzen da

  Lau lagun aurkeztu dira udalak bete asmo duen informatika laguntzaile lanpostura. Horietako bat dena den, hautaketa prozesutik baztertu da, deialdian eskatzen zen euskara maila agiri bidez ez egiaztatzeagatik. Baina onartu eta baztertuen zerrenda behin behinekoa da eta, ondorioz, erreklamazioak aurkeztu edo falta den dokumentazioa osatzeko hiru eguneko epea dago, ostegunera arte.

  Uztailaren 11a pasata, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda kaleratuko da eta seguruenik azterketa eguna jakinaraziko da. Izan ere, azken asteotan hutsik geratu den informatika laguntzaile postua lehenbailehen betetzea komeni baitzaio udalari.

  Azterketaldian ariketa teoriko praktiko bakarra egitea aurreikusten da. Ondoren, lan eskarmentua eta prestakuntza osagarria baloratuko dira lehiaketa fasean. Baina oraingoz, esan bezala, onartu eta baztertuen behin behineko zerrendarekiko erreklamazioak egiteko epea dago indarrean. Zerrenda, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!