Informatika laguntzaile lan poltsarako hautagaien merituen balorazioa argitaratu da

2020/06/24
Card image cap
Balorazioa berrikustea eskatzeko epea ostiralean amaitzen da

  11 hautagai dira Informatika laguntzaile lan poltsarako azterketaldia gainditu dutenak. Bakoitzak agiri bidez egiaztatu zituen merituak baloratu ditu epai mahaiak. Bete beharreko lanpostuarekin erlazionatutako lan esperientzia, formaziorako ikastaroak eta prestaketa osagarria bereziki baloratu dira. Lehiaketa faseko behin behineko emaitzak udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai daude. Aldi berean, epai mahaiak egin duen balorazio horrekiko erreklamazioren bat aurkeztu nahi duenak, ostirala, ekainaren 26ra arteko epea dauka. Behin epe hori amaituta, azterketaldiko nahiz merituen balorazioko puntuazioak batu eta hurrenkera horren arabera osatuko da informatika laguntzaile lan poltsa. 

  Informatika departamentuan sortu daitezkeen hutsune eta beharrei ahalik eta epe laburrenean erantzun ahal izateko osatu nahi du Udalak Informatika laguntzaile lan poltsa.

  Udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean, horiei aurre konponbidea ematen saiatzea izango da Informatika laguntzailearen eginkizun nagusia.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!