Oñatiko udala

Indarkeria eta sexismoa bezalako balioak sustatzen dituzten jostailuak baztertzea gomendatzen du udalak

2016/12/16
Card image cap

Jolasak haur eta gaztetxoen baloreen garapenean izugarrizko eragina dutela kontuan hartuz, merkatuan nagusi diren jostailu beliko eta sexisten arriskuaz hausnarketa egiteko gomendioa luzatu du udaleko Berdintasun sailak: "jolas hauek jendarte sexista baten eredua bultzatzen dute, zeinetan neskak zaintzarako eta eder egoteko objektu bezala hezi nahi dituen, eta mutilak subjektu aktibo eta bortitz izateko".

 Udal Gobernuak, bereziki, data hauetan, herritarrak nahiz merkatariak, hausnarketara eta honen kontzientzia hartzera animatu nahi ditu. Jostailuek, etorkizunean eraiki nahi dituzten emakume eta gizonen rolak aldez aurretik ikasteko prozesua zabaltzen baitute. Honen baitan, aktibotasuna, zaintza, solidaritatea, errespetua…bezalako balioak indartu behar direla azpimarratuz.

 Ildo horretan udaleko Haur eta Gazteria sailak gurasoei zuzendutako 'Nola aukeratu jostailu egokia?' tailerra antolatu zuen asteazkenean eta bihar, larunbata, jostailu trukerako azoka egingo da Txaloka ludotekan 11:00-13:00.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!