Oñatiko udala

Ikuskatzaile-jakinarazle lanpostura aurkeztu diren 5 hautagaietatik 4 baztertu dira, behin behinean

2021/03/22
Card image cap
Erreklamazioak aurkezteko epea ostegunean amaitzen da

  Udalak bete asmo duen ikuskatzaile-jakinarazle lanposturako hautaketa prozesura presentatu diren 5 lagunetatik 4 baztertu egin dira, oinarrietan eskatutako titulazioa ez aurkezteagatik. Hau da, eraikuntza eta obra zibila arloko goi mailako titulua ez aurkezteagatik.

  Ostegunean kaleratu zen onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda, erreklamazioetarako epea irekiz. Martxoaren 25ean amaituko da egiaztagiriak osatzeko epea.

  Udalak kontratatuko duen ikuskatzaile-jakinarazlea udaleko Hirigintza, Zerbitzuak eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentuen esanetara arituko da. Bere egitekoak izango dira adibidez, obrak nahiz hirigintzak arau-hauste salaketak ikuskatzea, auzoetako obra-inbertsioak ikuskatzea, auzokonpost guneetako jarraipen eta kontrola egitea, nahiz baratze parkearen jarduna jarraitu eta ikuskatzea. Tabernetako terrazen eta zoru-publikoaren okupazioa eta asteroko azokaren jarraipena ere egin beharko du, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!