Ikurrina aldarrikatzeko ehunka lagun bildu ziren atzo eguerdian plazan.

2013/12/02
Card image cap
1977ko urtarrilaren 19an ikurrina jarri zuen udalbatzari omenaldia egin zitzaion.

  Ikurrina aldarrikatzeko ekitaldi publikoa 12 eta erdietan hasi bazen ere, minutu batzuk lehenago omenaldi xumea eskaini zitzaion orain 36 urte, 1977an, legeztatu berri zen ikurrina udaletxeko balkoian jarri zuen udal korporazioari. Era berean, ikurrinaren alde borrokatu eta lan egin duten oñatiar guztiei esker ona azaltzen duen plaka ere jarri zen udaletxeko areto nagusiko ate ondoan.

  Ekitaldi hunkigarri horren ondoren, 1977ko udalbatza eta gaur egungoa plazara jaitsi eta “Gurea ikurrina, inposaketarik ez” zioen pankarta hartu zuten. Ehunka oñatiar batu ziren ikurrina omentzeko ekitaldira. Oñatz dantza taldekoek Ikurrina dantza egin eta gero, musika bandak euskal kantuz soilik osatutako kontzertua eskaini zuen.

  Era berean, herritar askok, balkoi eta leihoetan ikurrinak jarriz aldarrikapenarekin bat egin zuten.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!