Ikertalde Grupo consultor elkarte anonimoak egingo du PERCO edo Oñatiko merkataritza biziberritzeko plan berezia eguneratzeko lana.
Udalak, PERCO deritzon dokumentua gaurkotzeko lana egiteko proposamena lau enpresei eskatu zizkien arren, hiru izan dira prozesura aurkeztu direnak.
Lanak esleitzerakoan, eskaintza ekonomikoa kontutan hartu bada ere, pisurik gehien aurkeztutako txosten teknikoak izan du. Hau da, enpresek, proposatutako lan eskema nola garatu duten baloratu da eta baita, aurre-ikusitako programa, faseak eta epeak. Lanean jardungo duten teknikarien titulazioa, enpresaren ekarpena eta eskarmentua ere kontutan hartu dira.
Kontratazio mahaiak jasotako eskaintzak baloratu ondoren, puntuazioak publiko egin ziren baldintza zerrendan zehazten zena beteaz, eskaintza hobetzeko 7 lan eguneko epea emanez. Hiru enpresek zuten horretarako aukera baina bakarrak egin zuen, justu, lehen balorazioan punturik gehien lortu zituen IKERTALDE-k. Hasierako aurrekontu proposamena merkatu zuen eta egindako ekarpenak hobetu. Ondorioz, hasieratik zuen puntu diferentzia handitu du, kontratazio mahaiaren proposamena sendotuz.
IKERTALDE enpresari esleituko zaio beraz, Oñatiko merkataritza biziberritzeko plan berezia eguneratzeko lana. 20.000 euroren truke egingo du, lehen titularrean aipatu bezala udalak, hartarako zuen partida 10.000 eurotan merkatuz.
Enpresak, hasierako diagnostikoa egin beharko du lehenik. Udalerriko eta eskualdeko identifikazio parametroak aztertu beharko ditu, aurreko PERCOa egin zenetik hona udalerriko eta eskualdeko merkataritza nola garatu den ikusiz eta udal hornidurako sistemak begiratuz, tartean, salgaien zamalanei buruzko ordenantzen gaineko alderdiak aztertuz. Behin betiko diagnostikoa eginda, berriz, ondorengo urteetarako jardun proposamenak egin beharko ditu, ekintzak ez ezik, helburuak eta epeak zehaztuz.
Lana, lehenbailehen hasi beharko da, uztailerako amaitu beharko baita. Hori da behintzat udal gobernu taldeak finkatu zuen data.
IKEI enpresak egin zuen hain zuzen ere, orain 7 urte, Aurreko PERCO dokumentua, orain 7 urte egin zuen IKEI enpresak. Baina urte tarte horretan egoera sakonki aldatu da eta Eusko Jaurlaritzaren aholkua jarraituz, udalak, 2005eko Oñatiko merkataritza biziberritzeko plan berezia eguneratzea erabaki du.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!