Oñatiko udala

Ikasleen talentua garatzeko akordioa lortu dute ULMAk eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak

2022/07/22
Card image cap
Ordaindutako praktikak eta prestakuntza ikastaroak egingo dituzte ikasleek taldeko kooperatibetan

  ULMAk eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lankidetza akordioa lortu dute talentuaren prestakuntza eta kudeaketaren arloan. Unibertsitate zentroaren ESTU Enpresa Laguntzaile bihurtu da ULMA, astean izenpetu duen hitzarmenaren bidez.
Etorkizuneko profesionalen prestakuntza hobetzeko ardura partekatzen dutela esan du ULMA taldeko zuzendari nagusi Iñaki Gabilondok. Ardura horrek lotura estua du talentua bilatu, erakarri eta atxikitzearekin, Gabilondoren hitzetan, eta euskal enpresek duten erronketako bat dela gehitu du.

  Hitzarmenean alde bakoitzak hartzen dituen konpromisoak zerrendatzen dira; ULMAk ordaindutako praktikak eta gradu amaierako lanak erraztuko dizkie ikasleei, prestakuntza ikastaro espezializatuak emango dizkie eta bere instalazioetara bisitak antolatuko ditu. Gainera, MotoStudent nazioarteko lehiaketan Gipuzkoa ingeniaritza eskolaren lantaldea finantzatuko du, garapen eta diseinu propioa duen motozikleta prototipo batekin parte hartzeko.

  Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, berriz, konpromisoa hartzen du bere instalazioetan ikasleentzat interesekoak diren jardunaldi bateratuak antolatu eta ULMA Taldeko enpresetara bisitak antolatzeko. Halaber, bere hedabideetan ULMA Taldeari buruzko informazioa eta ULMAk eskaintzen dituen praktika eta gradu edo master amaierako lanei buruzko informazioa erakusteko konpromisoa hartzen du.

  ULMA eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren arteko hitzarmena lau urterako da eta beste lau urtez luzatu daitekeelarik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!