Oñatiko udala
turismoa

II KOBEN EGUNA Martxoak 6

2011/02/22
Card image cap
Bigarren Koben Egunean, Arrikrutzeko eszentrikarako espeleoabentura bisita. Euskal Herriko 8 kobek ospatuko dute eguna.

Atlantiar Pirinio eta Erlaitz Kantauriarreko zortzi Anaitutako Lezeek martxoaren 6an euren eguna ospatuko dute eta prezio erdiko sarrerak, zozketak eta ekitaldi bereziak eskeiniko dituzte

Nahiz eta askok ez duten aitzakiarik behar gure inguruneko lezeetan barneratzeko, Lezeen Egunak aldi berean hain urrutikoa eta hain hurbila den gure lurpeko mundua esploratzeko uzkur direnei azken bultzada ematea du helburu. Honela bada, datorren martxoaren 6an “Mugarik Gabeko Lurpea” proiektu pean Pirinio eta Erlaitz Kantauriarrean kokaturiko zortzi leze sonatuen anaitasun egun hau bigarrenez ospatuko da. Nafarroako Zugarramurdi, Ikaburu (Urdax-Urdazubi) eta Mendukilo (Astitz); Lapurdiko Sara, Gipuzkoako Arrikrutz (Oñati) eta Ekainberri (Zestoa), eta Bizkaiko Pozalagua eta Kobenkoba (Karrantza) dira duela 4 urte anaituta dauden lezeak.

Sarrerak prezio erdian eta Zugarramurdiko Haitz-etxea landa-etxean asteburu baten (alojamendua eta gosaria) zozketan parte hartzeko aukera dira komunean eskainitako opariak, alegia, leze guztiek martxoaren lehen igandean bisitariei harrera ona egiteko prestatzen dituztenak. Hala ere, leze bakoitzak egun honetarako jarduera bereziak biltzen dituen berariazko egitaraua prestatzen du:

·        Arrikrutz – Oñati: leze honetan prestatzen den jarduera berezia egun bat aurreratuko da eta martxoaren 5ean izanen da. Lurpeko ondare harrigarri hau ezagutzeko gose diren izpiritu abenturazaleek bertako barnealdea ezagutzeko aukera izanen dute, Arrikrutzeko 53. Galeriatik hasi, Aldaola erreka eta Marcel Loubens galeriatik igaro eta Arrikrutzeko eszentrikaraino heltzen den ibilbidean.  Bisitak bi atal ditu:

- Arrikrutz paleontologia: arlo honetan leze honek duen garrantzia eta bere aztarnategiak (lehoiak, hartzak eta abar);

- Arrikrutz geologia: galeria fosilak, presiozko galeriak eta bertan sortzen diren espeleotemak eta batez ere Arrikrutzeko ESZENTRIKA ikusgarria.

Bisita 10:15ean, Arrikrutz-Oñatiko Kobazuloen Interpretazio Gunean hasiko da eta 2 eta 2 ordu t’erdi bitarteko iraupena izanen du. Zailtasuna ertaina da eta soilik 16 urte gorakoek parte hartu ahal izango dute. Banakako sarrera 12€takoa izanen da eta 20 lagun izanen da gehienezko parte-hartzaile kopurua. Arropa erosoa, aldatzeko arropa zein katiuskak edo botak eramatea gomendatzen da. Erreserba egiteko 943 08 20 00 telefonora deitu behar da. Informazio gehiago: arrikrutz@oinati.org / www.oinati.eu

·        Ekainberri – Zestoa: ehiza aurrehistoriako biziraupen modu gisa da Ekainberrin hautaturiko gaia. Leze honetan aurrehistoriako tiro-eremua prestatuko da, egun osoan zehar azagaiez eta geziez ehizan egiten ikasteko aukera emanen delarik. Gainera, goizez eta arratsaldez bi ehiza lehiaketa izanen dira: ibaiaren paraleloan doan ibilbidean zehar parte-hartzaileek harrapakinak atzemateko aurrehistoriako lanabesak erabiltzeko duten trebetasuna erakutsi beharko dute. Puntu gehien eskuratzen dituen pertsonak oparia jasoko du. Informazio gehiago: info@ekainberri.com / www.ekainberri.com

 

 

·         Zugarramurdiko Lezea: Nolakoa izanen litzateke Sorginen Herriaren historia ustez eskualdeko akelarrerik handienak egiten ziren Lezea eduki gabe? Sorgin batek Zugarramurdiko tokirik nabarmenenak eta sorginen etxeak erakutsiko ditu eta leze ospetsua eta jendea batu zituen istorio dramatikoa kontatuko du. Bisita gidatuak euskaraz 12etan eta gazteleraz 17etan izanen dira.

·         Ikaburu – Urdax-Urdazubi: Alkerdiko Lezean dauden historiaurreko grabatuak dira Lezearen Egunerako Ikaburuk duen proposamena. Duela 13000 urte eginiko labar-arte erakusketa hau oraindik ez dago zabalik jendaurrean. Bisita 17etan izanen da eta 20 lagunendako mugatua da – hori dela eta, 948 599241 telefonora aurretiaz deitzea gomendatzen da. Informazio gehiago: info@cuevasurdax.com / www.cuevasurdax.com

·         Mendukilo-Astitz: gure lankideak zera proposatzen digute: Bisita berezia  bat eguerdiko 13:30 etatik arratsaldeko 15:00ak arte, bisita honetan ohiko ibilbidea luzatuko dute eta ibilbide espeleoturistiko batean murgiltzeko aukera eskeiniko da, “Lamien galería” bisitatzeko aukera izango da, hain zuzen. Aukera paregabea eskeintzen digute Mendukiloko altxor nagusienetariko bat dugulako,  beraz  gela honek  birgina irauten du eta  normalean ez dago inongo aukerarik  bisitatzeko. Mendukilora azaltzen diren lehendabiziko 20 pertsona edo eta zenbaki honetara deitzen dutenen lehendabiziko 20ak soilik aukera izanen dute  bisita berezi hau egiteko. Telefonoa hauxe da: 948 396 095. Informazio gehiago: mendukilo@mendukilo.com / www.mendukilo.com

·   Sarako Lezea: lezea@sare.fr / www.sarakolezeak.com

· Pozalagua eta Kobenkoba: info@karrantza.com / www.karrantza.com

·         www.lurpea.com

Joan den urtean Lezeen Eguna lehenengoz ospatu zen lurpeko mundura jende kopuru handia erakartzeko asmoz. Esperientzia positiboa izan zen parte hartu zuten zortzi lezeetan: batezbeste bakoitzak 300 lagun hartu zituen orduan eta aurten datu hura gainditzea espero dute.

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!