Zubikoako igerilekurako sarrera mugatu egin behar izan zen aforoa bete zelako
Aurtengo egunik beroena izan zen atzokoa 37 graduko maximarekin. Horrek, herritarrak freskatzera eraman zituen igerilekura nahiz Usakora eta bi guneak gainezka egon ziren arratsaldean zehar. Zubikoako igerileku txikiko aforoa bete zela eta, semaforo gorria jarri zen eta uretatik norbait irten arte ezin izan zuten sartu zain zeudenek. Sarrera hori gainera mugatua zen eta irten adina lagun bakarrik sartu zitezkeen. Atzo arratsaldean eta hainbat minutuz luzatu zen egoera izan zen. Horren berri igerilekurako aldagelen sarreran jarritako oharrez eman zen.
Usakoko bainu gunea eta inguruak ere gainezka egon ziren. Autoz doazenentzat iaz aparkaleku gisa egokitu zen zelaia erabilgarri dago jada eta Herribusak ere arratsaldero bi zerbitzu egiten ditu Usakoraino. Ugarkaldetik 16:00tan (16:10 Korreosen) eta 19:30tan abiatzen diren zerbitzuak Usakora iristen dira. Ordu erdi behar da bertako geltokiraino iristeko eta Ugarkalderainoko itzuli osoa egiten, ordubete. Usakotik herrira etortzeko zerbitzua, 16:30tan eta 20:00tan abiatzen da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!