Igerileku txikiko zorua berrituko da.

2014/09/15
Card image cap

  Igerileku txikia estaltzen duten baldosatxoak jasotzen ari dira eta lehenbailehen konpontzea komeni da. Gainazala guztiz aldatuko da eta PVC-zko lamina batez estaliko da. Lamina sintetiko honek isolamendu ona du eta orain gertatzen ari den zatika apurtzeko arriskurik ez dauka.

  Egun libre dauden baldosak kenduko dira, hutsuneak bete eta besteen mailara berdinduko dira eta aipatu PVC-zko lamina bakarra jarriz, gainazal guztia berrituko da. 

  Lanak, Urteaga Quimica enpresak egingo ditu. Aurrekontua berriz, 20.000 gehi BEZa.

  Igerileku txikiko zorua berritzeko lanak, San Migeletan egin ohi den instalazioen garbiketa sakona aprobetxatuz egingo dira. Hori da, udalak jarri duen baldintza, alegia, lanak, irailaren 25etik urriaren 7ra egin beharko direla.

  Bide batez, gogoan hartu beraz, urteko garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko, Zubikoako igerilekua, irailaren 25etik urriaren 7ra itxita egongo direla.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!