Oñatiko udala

Igeltsero ofizial plaza betetzeko hiru hautagaiek gainditu dute lehenengo azterketa teorikoa

2020/12/01
Card image cap
Behin behineko emaitzak argitaratu dira

  Funtzio publikoari buruzko azterketa teorikoa egin zuten hiru hautagaiek atzo goizean eta arratsalderako jada emaitzak kaleratu ziren. Hirurek gainditu dute. Baina emaitzak behin behinekoak dira eta inork erreklamaziotik aurkeztu edo azterketa berrikustea eskatu nahi badu, ostegunera arteko epea du hartarako.

  Lehen ariketa honekin hasiera eman zaio udalak kontratatu nahi duen igeltsero ofizial plazarako azterketaldiari. Ondoren, beste  bizpahiru azterketa gainditu beharko dituzte hautagaiek: lanpostuari dagozkion zereginetan oinarritutako azterketa teorikoa eta praktikoa eta euskarari dagokiona, eskatutako maila agiri bidez egiaztatu ez dutenen kasuan. Lehiaketa fasean berriz, egiaztatutako formazioa eta lan esperientzia baloratuko da.

  Udalak plantillan hutsik dagoen igeltsero ofizial plaza betetzeko hautaketa prozesua osatzen duen bitartean, langile berri bat kontratatu du, kasu honetan, hiru hilabeterako eta Lanbidek diruz babestutako Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako programaren baitan. Udaleko Kontu hartzailetza departamentuak arituko den administraria gaur hasi baita lanean. Udalak, guztira herriko bost langabe kontratatuko ditu, hiru edo lau hilabetetarako. Lehena, esan bezala, gaur bertan hasi da udaletxean lanean, eta kale garbiketa zerbitzuan eta udal brigadan arituko diren beste bina pioiak datozen egunetan hastea aurreikusten da, pasa den astean egin zuten azterketa praktikoaren emaitzak argitaratu baitira jada. Atzo amaitu zen erreklamazioetarako epea, halakorik izan bada aztertuko da eta behin betiko emaitzak kaleratuta, kontratazioak egingo dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!