Oñatiko udala

Igeltsero ofizial lanpostua betetzeko onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu berri da

2020/11/09
Card image cap
Eskatutako titulazioa akreditatu ez duten lau hautagaiek azaroaren 23ra arteko epea dute agiria aurkezteko

  Hori izan baita hautaketa prozesutik kanporatzeko arrazoia, eraikuntza eta obra zibila arloan Lanbide Heziketa I mailako titulazioa ez akreditatzea, alegia. 10 laneguneko epea eman zaie agiria aurkezteko. Guztia zazpi lagun aurkeztu dira igerltsero ofizial lanpostura eta hiru hautaketa prozesurako onartuta daude, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela agiri bidez egiaztatu dutelako.

  Onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak gaur argitaratu dira udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Eskatutako agiriak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da. Bide batez, hautaketa prozesua zuzenduko duen epaimahaia nortzuk osatuko duten ere argitaratu da.

  Igeltsero ofizial plaza betetzeko hautaketa prozesua oposizio-lehiaketa bidez osatuko du udalak eta kontratatzen den langileak laboral izaera izango du. Oposizio fasean hiruzpalau froga gainditu beharko dituzte hautagaiek: gai orokorrei buruzko azterketa, gai espezifikoei buruzko ariketa teorikoa eta azterketa praktikoa eta bigarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatzen ez dutenek, euskarari dagokiona ere egin beharko dute. Gero, lehiaketa fasean, lan esperientzia, formazio osagarria eta C gidabaimena izatea baloratuko dira. Azterketarako datarik ez da finkatu oraindik.

iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!