Igandean Oñatin eraso egin ziotela salatu du Lurraldebuseko gidari batek

2021/10/07
Card image cap
Handitzen ari den babesgabetasunaren kontra protesta egiteko lanuzteak deitu dituzte urriaren 18tik aurrera

  PESA zena bere baitan hartzen duen Avanza Gipuzkoako batzordeak lanuzteak deitu ditu urriaren 18tik aurrera. Lanuzte mugagabeak izango dira, astelehenetan eta ostiraletan, 6:00tatik 8:00tara eta 18:00tatik 20:00tara.

  Autobus gidariak haserre daude. Gaueko zerbitzuak geroz eta arriskutsuagoak direla diote eta horren adibide dela igande goizean, 5:00ak inguruan, gidari batek Oñatin jasan zuen erasoa. Postetxe aurrealdeko autobus geltokian jende asko zegoen eta denak batera igo nahi horretan ibilgailuaren atea apurtu zuten. Gidaria jaitsi zenean berriz, erasoa jasan zuela dio langile komiteak zabaldutako oharrak; gidaria bultzatu, hautsitako botila batekin mehatxat eta lapurreta egin ziotela zehazten da. Ertzaintzari deitu ondoren, patruilarik ezin zela bertaratu jakinarazi omen zioten agintariek.

  Langileen batzordeak enpresa salatu nahi du baliabide egokiak ez jartzeagatik eta Oñatikoa gidariek jasaten duten lehen erasoa ez dela eta, bitarteko egokiak jartzen ez badira, azkena ere ez dela izango aipatzen da oharrean. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiari dei egiten diote, azken batean erakunde hau delako lurraldeko autobus zerbitzuaren arduraduna.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!