Identitate minoritarioak eta zuzenbidea hizpide dira Lege Soziologia Institutuan

2019/05/30
Card image cap
Talde minorizatuetako haurrengan jarriko da fokua

  Identitateak eta zuzenbideak elkar ukitzen duten esparruetan Europako multzo minorizatuetako haurren egoera zein den aztertzen ari dira goizetik Unibertsitate Zaharrean. Talde minoritarioetako familiak eta zuzenbidea. Etnia, erlijio eta kultura minorizatuak eta zuzenbidea eta estatu erakundeen arteko interakzioa da gaur hasi den mintegiaren izenburua, euskaratuta, berez, eztabaida ingelesez egiten ari baitira Europako hainbat herrialdetatik etorritako adituak. Eztabaida nagusiki, Europako talde minorizatuetan zentratu behar baita.

  Herbeheretako Nimegako Radboud unibertsitateko Iris Sportel irakaslea da mintegiaren koordinatzailea.  Sportelek berak azaldu duenez, talde minoritarioetako seme-alabengan jarriko dutela fokua, bereziki haurren identitateak eztabaida sor baitezake estatuko erakundeekin eta zuzenbidearekin interakzioa sortzen denean. Umeen erlijio, kultura edo etnia nortasunak leku garrantzitsua izan dezake testuinguru ezberdinetan, hala nola hezkuntzan, gurasoei zuzendutako zerbitzuetan, haurren ongizate eta babes sistemetan, migrazio eta naturalizazio zerbitzuetan, edota epaitegietan. Interakzio horiek eta sortu daitezken gatazkak aztertzen ari  dira Lege Soziologia Institutuan.

  Finlandia, Erresuma Batua, Danimarka, Belgika, Herbehereak, Eslovakia, Norvegia, Pakistan, Frantzia eta Alemaniatik etorritako hogei bat aditu bildu dira Unibertsitate Zaharrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!