Ibilgailu guztien trafiko ordenantza kontsulta publikora atera du Udalak
Oñatiko udalerriko bideen zirkulazioaren eta erabileraren egungo egoerara egokitu behar da, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina onartzen duen 2015eko urriaren 30eko Errege Dekretuak agintzen duenez. Aipatu dekretuan adierazten da udalek, zirkulazioari buruzko udal ordenantzaren bidez, herri barruko bideen erabilerak arautuko dituztela, erabiltzaile guztien artean aparkalekuak modu ekitatiboan banatuz eta ibilgailuen zirkulazioa aritzearekin eta kaleak oinezkoentzat erabiltzearekin bateragarri eginez.
Oñatin ibilgailuen trafikoan izan diren azken aldaketak kontutan hartuta, beharrezkoa ikusi da honen funtzionamendua arautuko duen ordenantza egitea, egun indarrean dagoena zaharkituta geratu baita. Ordenantza berriaren bidez, ibilgailu motordunek eta bizikletek erabiltzen dituzten udal-eskumeneko bideen erabilera arautu nahi da, beti ere, oinezkoen lehentasuna eta segurtasuna bermatuz.
Ordenantzaren tramitazioari dagokion aurretiazko kontsulta publikoa ireki da, ekarpenetarako abenduaren 7ra arteko epea finkatuz. Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek, dagokien formulario edo orria bete ahal izango dute udal webgunean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!