Oñatiko udala

Ibilgailu elektrikoei eta karga puntuei buruzko hitzaldia antolatu da

2023/10/18
Card image cap
Debagoieneko Mankomunitateak eta Foru Aldundiak antolatu dute, Udalarekin elkarlanean

  Ibilgailu elektrikoa errealitate da gaur egun. Gure kale eta errepideetan dabil aspaldian eta zabaltzen doan heinean, kargatzeko azpiegituren beharra geroz eta nabariagoa da. Auto elektrikoek hedapen handiagoa izan dezaten, kargatzeko puntu pribatuak zein publikoak jartzea ezinbestekoa da.

  Auto elektrikoak kargatzeko teknologiak egun duen egoera eta ezartze-ahalmena azaltzeko hitzaldia antolatu da Kultur etxean, datorren astearterako, urriaren 24rako. Ibilgailu elektrikoari buruzko tailer hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatu dute, Udalarekin elkarlanean.

  Ibilgailu elektrikoa dutenei eta etorkizuneko balizko erabiltzaileei zuzendutako hitzaldian hiru gai nagusi aztertuko dira: ibilgailu elektrikoen ezaugarriak, karga egiteko azpiegitura motak eta instalazio adibideak eta auto elektrikoa erosteko edo karga puntuak instalatzeko dirulaguntzak. Amaieran zalantzak eta galderak argitzeko tartea izango da.

  Urriaren 24an, kultur etxeko zine aretoan izango den ekitaldian bi hizlarik jardungo dute: Monica Diaz Energiaren Euskal Erakundeko garraio saileko teknikariak, batetik, eta Xabier Lizaur Ekitermik kooperatibako arduradun eta efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrietan aditu denak, bestetik. Elebitan izango den hitzaldiak ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!