Iberdrolako linea baten matxurak hainbat argindar salto txiki eragin ditu Oñargiko horniduran

2022/05/12
Card image cap
Gauean eta goizeko lehen orduan gertatu dira segundoa exkax iraun duten hainbat mozketa

  Hainbat argindar salto gertatu dira Oñargiko hornidura sarean bart gauean eta goizeko 8:00ak arteko tartean. Segundo exkaxeko saltoak izan dira baina etxean argindar kontaktu okerren bat zutela pentsarazi dio bati baino gehiagori. Etenak, ordea, Oñargiko hornidura duten bezero guztiei eragin diete, jatorria, Iberdrolaren linea batean egon bada ere.

  Dirudienez, matxura izan du Iberdrolak hornidura linea batean eta horrek, besteak beste, Oñargiri eragin dio. Konpontzeko bidean direla adierazi digute Oñargi enpresatik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!