Oñatiko udala

Ia 24.000 euroko ekarpena egingo dio Udalak Deba Garaia elkarteari 2023an

2022/12/21
Card image cap
Udal ekarpena lau zatitan ordainduko da

  Debagoieneko landa garapenerako elkarteak urriaren 18an egin zuen batzarrean 2023ko aurrekontua onartu zuen: 165.070 euro. Diru kopuru horri aurre egin ahal izateko erakunde ezberdinen ekarpena izango du: eskualdeko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste. Udalek subentzio gisa egiten diote diru-ekarpena elkarteari. Datorren urtean 107.016 euroko ekarpena egingo dute.

  Deba Garaia landa garapena elkarteak, onartutako aurrekontuaren eta urtean egin beharreko ekarpenaren berri eman die eskualdeko udalei. Oñatik 23.946 euroko ekarpena egin beharko du. Diru kopuru hori lau zatitan ordainduko da, otsailaren 15ean, apirilaren 17an, uztailaren 17an eta urriaren 16an.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!