Hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egongo dira Gabonetan
Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egingo ditu Gabonetan, ohikoa denez, zerbitzua eskaini eta langileen jai eskubidea uztartzeko. Abenduaren 24an eta 31n hondakin organikoak jasotzea tokatzen da eta kubo marroiak 13:00etarako atera beharko dira bilketa puntuetara. Bilketa kamioiak ordu horretan abiatuko dira zerbitzua arratsaldeko lehen ordutan osatzeko. Gauean ez da bilketarik egingo. Egokitzapen honen berri bebarruetan jartzen hasi diren oharren bidez eman du Udalak.
Bestelako zerbitzuetan ez da aldaketarik izango: traste zaharren bilketa abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an egingo da; Mankomunitateak herririk herri darabilen garbigune ibiltaria ere abenduaren 26an Oñatira, Olakua auzora, ekarriko da eta komertzio eta ostalaritza lokalei eskaintzen zaien atez ateko zerbitzua ere normaltasunez beteko da eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1an asteazkenei dagozkien zerbitzuak beteko dira eta ontzi arinak eta kartoia lokal atarietan jasoko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!