Hiru orduko ur mozketa izango da bihar goizean Arantzazuko Ama kalean.

2014/02/12
17 eraikini eragingo dien hornidura etena, ur hartune bat aldatzeko egingo da.

  Bihar goizerako iragarri den ur mozketak, Aozaraza kalean egiten ari diren lanekin du zer-ikusia. Bertatik, Urain edo Zubiaur dorretxera doan ur hodiaren hartunea aldatzea erabaki baita.

  Lanak egin ahal izateko hiru orduko mozketa izango dute ez bakarrik aipatu Urain etxean baizik eta Arantzazuko Ama kaleko beste 16 eraikinetan ere. Konkretuki, bihar goizean, 8 eta erdietatik 11 eta erdietara ez da urik izango Arantzazuko Ama kaleko 1, 2A, 2B, 2C eta 2D eraikinetan, ezta, 3, 5, 7, 9, 13, 15, 17, 18, 20, 22, 24 eta 26 zenbakidunetan ere. 17 eraikin horietan, bihar goizean ez dute urik izango, 8 eta erdietatik 11 eta erdietara. Bebarruetan, jarri dira jada ur mozketaren abisua ematen duten  jakinarazpen orriak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!