Oñatiko udala

Hiru orduko argi mozketa egingo du Oñargik astearte goizean

2026/10/15
Card image cap
Miruerreka baserriari eta Ur Jauzietako hiru eraikini eragingo die

  Oñargi enpresak argindar sarean mantentze lanak egiten jarraitzen du. Oraingoan, Garagaltza auzoan dagoen Urrutxu Barri-Olate deribazioa izeneko erdi tentsioko aire linean egingo dira eta horrek hiru orduko argi mozketa eragingo du, astearte goizean, 9:00etatik 12:00etara. Argindar etena oso mugatua da eta lau eraikini eragingo die: Lamiategiko eta Olateko zentralei eta Miruerrekako presa eta baserriari. Lehenengo hirurak Oñatiko Ur Jauziak enpresako azpiegiturak dira, laugarrena berriz, jabetza pribatua. Guztiei argindar mozketaren berri eman zaie.

  Aipatu eraikinak argindarrik gabe utzi dira lehenago ere aurten, udaberrian eta udan. Orduan, Santipillau baserri inguruko zutoin elektriko bat lekuz aldatzeko maniobrek eragin zuten mozketa. Oraingoan, ordea, erdi tentsioko aireko linearen mantentze lanek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!