Hilerriko alde berrira iristeko arrapala jarriko da

Kanposantuko gune berrira irisgarritasuna bermatzeko arrapala eraikitzea erabaki du Udalak. 2014an eskailera-igogailua jarri zen baina makinak hainbat arazo eta matxura izan ditu. Urteetan herritarren kexak jaso dira eta azkenean, eskailera-igogailua kendu eta arrapala finko bat eraikitzea erabaki du Udalak.
Arrapalak altzairuzko egitura eta egurrezko zorua izango du, metro eta erdiko zabalera eta %10eko gehienezko malda.
Caravanas Oñate galdaragintza enpresari esleitu zaio arrapala jartzeko lana, 26.680 eurotan. Arrapala osatuko duten elementuak egin ez ezik, elkarlotu eta kanposantuan kokatu beharko dira. Urria erdialderako-edo egitea aurreikusten da. Bitartean, udal brigadako langileek instalazio berrirako obra zibila burutu dute.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!