Hileko azken ostiraletan autorik gabeko guneak mugatzearen neurria oraingoz bertan behera utzi da gaia MUGIKORTASUN FOROAN eztabaidatu bitartean.
INTRA enpresa ari da udalaren eskariz mugikortasunaren gaia aztertzen. Egungo egoeraren diagnostikoa ekarriko du azaroaren 26an Mugikortasun Foroak egingo duen lehen bilerara. Ondoren, ekintza konkretuak aztertu eta finkatzeko beste pare bat bilera egin asmo dira.
Mugikortasun foroan udal teknikariek ez ezik, herritarrek ere parte hartzen dute, talde moduan nahiz interes pertsonalengatik herritar soil moduan ere. Hor dira besteak beste, TXIRRINKA txirrinduzaleak, TRAUTI hesirik gabe taldekoak, jubilatuak edota dendari eta ostalariak. Azken hauek izan dira hain zuzen ere hileko azken ostiralean autorik gabeko guneak mugatzearen neurriarekiko kezka azaldu dutenak. Gaia eztabaidatze aldera esan bezala, oraingoz bertan behera uztea erabaki da.
Ekimena, irailean jarri zen martxan Musikortasun astea zela eta. Orduan jada, hileko azken ostiralean errepikatuko zela iragarri zen eta hala egin zen urriaren 25ean. Oinezkoek kaleetarako sarbideak ez ziren ireki, piboteak ez ziren jaitsi eta Kale Barria, Kale zaharra eta Atzeko kaleko goialdea oinezkoen gune izan zen egun osoan zehar. Hurrengoa, azaroaren 29an egitekoa zen baina bertan behera utzi da oraingoz, gaia, Mugikortasun Foroan eztabaidatzearen zain.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!