Oñatiko udala

HIKAratu! hika ikastaro berria egingo da, apiriletik ekainera

2024/03/11
Card image cap
Ikastaroa mistoa izango da eta Euskaltegian emango du Beatriz Irizarrek

  Bilddur barik HIKAratu! lelo erakargarriarekin antolatu da hika ikastaro berria. Ingo xonau! egitasmoaren baitan aurrera pausoak eman dira: ikastaro mistoa izango da eta toka eta noka ikasteko aukera izango du edonork izango du eta udal euskaltegian emango da. Orain arte emakumeentzat soilik antolatu da, Jabetze eskolaren baitan. Aurtengo ikastaroan Beatriz Irizarrek jarraituko du irakasle lanetan baina etorkizunera begira, eskaintza euskaltegiaren urteko programazioan txertatzeko asmoa dago. 

  Apirilaren 8tik ekainaren 10era izango da aurtengo hika ikastaroa. Hogei orduko ikastaroa, astelehenero, 18:00etatik 20:00etara emango da euskaltegian. Izena emateko epea gaur ireki da, martxoaren 25era arte. Euskaltegian bertan edo www.oñati.eus webgunean zintzilikatu den formularioa beteta egin liteke izen-ematea. Hika ikastaroa doan izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!