Higiezinezko ondasunen gaineko zerga ordaintzeko epea irailaren 25ean amaituko da

2020/09/15
Card image cap
Gogorarazte gutunak bidali zaizkie ordainketa egiteke duten 500nen bat lagunei

  Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du Higiezinezko Ondasunen gaineko Zerga. Baina normalean, maiatza erdialdetik ekaina amaierara kobratu ohi du udalak. Aurten ordea, bi hilabete eta erdiz atzeratu da kobrantza hori, osasun alarma tarteko. Abuztuaren 1ean ireki zen borondatezko ordainketa epea eta irailaren 25ean itxiko da. Gaur justu egin da kargua ordainketa helbideratuta dutenen kasuan, eta helbideratu gabe, eta oraindik ordaindu gabe duten 500nen bat herritarrei, gogorarazte gutunak bidali zaizkie udaletxetik.

  Higiezinezko Ondasunen gaineko Zerga garrantzitsua da udalarentzat, aurten, esaterako, 2.364.000 euroko ekarpena egingo baitio.

  Udal zerga eta tasak aipatuta, esan, gaur bertan, amaitzen dela Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen zerga ordaintzeko borondatezko epea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!