Herritarren %95a inguruk atez ateko bilketa sistemarako ontziak jaso ditu.

2013/06/10
Kubo, poltsa eta bestelako materiala zegokionean hartu ez duenak San Lorentzo edo Kale zaharreko bulegoetatik pasa beharko du.

  300nen bat etxetako jabeak dira udalak banatu dituen ontziak jaso ez dituztenak. Kopuru horretan, hutsik dauden etxeak ere kontabilizatu dira. Bebarruz bebarru finkatu ziren banaketa egunetan joaterik izan ez zutenentzako gertatu zen intzidentzia gunea, ostiralera arte mantendu zen kiroldegian. Hainbatek, zegozkien kubo eta materiala jaso zuten baina deitutakoen %5a inguruk ez du batu. Jubilatu batzuk, data horietan bidaia zutela eta, materiala jasoko ez zutenaren abisua emana zuten baina gutxienekoak izan ziren.

  Kiroldegiko intzidentzia gunea erretiratu da jada. Materiala jaso ez duenak, atez ateko informazio bulegoetara jo beharko du haren bila.

  Gogoratu, bi bulego daudela, bata Kale zaharra 14an eta bestea, San Lorentzon, Artxubi taberna ondoan. Bulego hauek astelehenetik ostegunera, goizeko 10etatik ordu bietara eta arratsaldez 3etatik 7etara eta ostiraletan, goizez, 10etatik ordu bietara irekitzen direla.

  Atez ateko bilketa sistemarako ontziak jasotzeko dituenak, nortasun agiria edo identifikatuko duen beste agiriren batekin, atez ateko informazio bulego horietakoren batera joan behar du.
Landa auzoetan bizi direnen kasuan, banaketa, auzo alkatearen bitartez egingo da. Hauei ere, ontzi ezberdinak emango zaizkie baina horretaz gain, etxetik edo baserritik hurbilen duten ekarpen guneko giltza edo txartela emango zaie. Izan ere, auzoetan, hondakinen bilketa ez baita atez ate egingo baizik eta egokitzen ari diren ekarpen gunez-gune.

  Gune horietan, hondakin frakzio ezberdinak uzteko lekuak izango dira eta auzotarrak ondo datorkionean bertara joanda dagokion lekuan utzi ahal izango du. Ekarpen gune hauen gertaketa lanak pitin bat atzeratu direnez, auzotarren material banaketa ere apur bat atzeratu da. Baina asmoa, datozen egunotan jada banatzen hastea da, beti ere, auzo alkateen bitartez. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!