Oñatiko udala

Herriko pentsionisten asteroko elkarretaratzeak eten egingo dira Gabonetan

2022/12/14
Card image cap
Pentsionistak 2020ko azken elkarretaratzean
Azken kontzentrazioa astelehenean egingo da

  Gabonetako jai egunek etena ekarriko dute pentsionisten asteleheneroko elkarretaratzeetara; urteko azkena abenduaren 19an egingo dute. Jai giroan elkartuko dira, amaieran, txistorra-pintxoak banatuko baitira bildutakoen artean. Hiru asteko etena egin ondoren, 2023ko urtarrilaren 9an, hasiko dira berriro asteko elkarretaratzeekin.

  Honenbestez, herriko pentsionistek bosgarren urtea beteko dute asteroko mobilizazioak egiten hasi zirela, 2018ko urtarrilean ekin baitzioten. Eta orduan bezala orain ere, pentsio publiko duin, bidezkoak eta nahikoak bermatzea eskatzen jarraitzen dute, beste eskaera batzuekin batera: urteko benetako KPIaren arabera neurtu eta eguneratzea, gutxieneko pentsioen igoera, genero-arrakala ezabatzea eta zaintza sistema publikoa bermatzea.

  Elkarretaratzeak hainbat hilabetez bertan behera uztea eragin zuen Covid-19 pandemiak eta azken urteko energia krisiak berrindartu egin ditu pentsionisten aldarrikapenak, osasuna, zaintza eta duin bizitzeko gutxieneko pentsioak bermatuko duen sistema publikoa eskatzen dute. Hala bilduko dira plazara datorren astelehenean 12:00etan eta hiru asteko etenaren ondoren, urtarrilaren 9an berriro.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!