Oñatiko udala

Herriko LHko ikasleek Arrikrutzeko lehoiaren inguruko erakusketa ikusiko dute San Telmo museoan

2019/01/30
Card image cap
Udala, Ulma Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea, San Telmo museoa eta herriko ikastetxeen arteko lankidetzari esker lotu dira bisita gidatu bereziak

  Azaroan ekarri zen Donostiako San Telmo museora, aurrez Burgosen erakutsi zen Arrikrutzeko lehoiaren hezurdura eta erakusketa. Otsailaren 10era arte ikusgai izango da, Diputazioaren Gordailura eramango delarik ondoren. Herriko haurrek Oñatiko altxor berezi hori ikusi eta historiaurrea gaia lantzeko aukera izan dezaten, ekimen berezia antolatu da Lehen Hezkuntzako ikastetxe, Ulma Fundazioa, Aranzadi elkartea eta San Telmo museoarekin batera. Herriko ikasle taldeak Donostiara eramango dira San Telmoko erakusketa bisitatzera.

  Aranzadi elkartea arduratuko da bisitak koordinatu eta dinamizatzeaz. Garraio gastuak berriz, Ulma Fundazioak ordainduko ditu eta Udalak bere aldetik, bitartekari lana egiteaz gain, ikasle bakoitzari banatuko zaion Arrikrutzeko lehoia liburua argitaratzeko dirulaguntza eman du. Ikastetxeen esku utzi da bisita zein ikasle taldek egingo duen erabakitzea, beti ere, eskola kurrikuluma osatzeko helburuz.

  Ikasleek, Arantzadiko arkeologoek gidatutako bisitak egingo dituzte eta ondoren, historiaurreari buruzko tailerrak. Amaieran, Arrikrutzeko lehoiari buruz Aranzadik kaleratu zuen liburu bana emango zaie.

  Urgain-Errekalde eta Txantxiku ikastolako arduradunek beren bisitak zehaztu dizute jada; Urgain-Errekaldeko lehen mailako ikasleek otsailaren 5ean egigo dute San Telmora bisita eta bi egun beranduago, otsailaren 7an, Txantxiku ikastolako 5. mailako ikasleek. Arrikrutzeko lehoiaren inguruko erakusketa otsailaren 10era arte egongo da Donostiako San Termo museoan ikusgai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!